Azken hilabeteetan, euskararen aurkako erasoaldiak areagotu dira, eremu guztietara zabalduta: epaitegietatik hedabideetara, erakunde publikoetatik kaleetara. Judiziala ez ezik, politikoa, mediatikoa eta sindikala ere bada oldarraldia, eta helburu argia du: euskararen biziberritzea oztopatzea eta euskaldunon hizkuntza eskubideak mugatzea. Horren aurrean, erantzuna ere kolektiboa izan da. Abenduaren 7an, jendetza batu zen Durangon, […]
