Udaberrian sartu gara, bedatsa edo primadera, Mikel Laboaren ahotsa entzun bitartean, udaberriari egindako aipamen batzuk gogoratu ditugu, loreak, maitasuna, kukua. Udaberriari lotutako irudiak dira, bizitza ernatzen den sasoia baita. Larrosaren koloreetatik abiatu gara Joseba Sarrionandiaren Sorterriko koplak entzunez, baina beste euskal autore batzuk aipatu ditugu halaber: Xabier Lete, Xalbador, Kirmen Uribe, […]