Gaur bi kontinente lotuko ditugu, Murray Bookchin eta Kurdistango Rojava, ekoanarkismoaren bidaia eginez. Guraso errusiarren seme, New Yorken sortu zen Murray Bookchin (1921-2006). Unibertsitate irakasle, ikerlari eta aktibista ekologista estatubatuarra dugu, ekologia sozialaren (ekoanarkismoaren) sortzaile eta mugimendu ekologistaren sortzaileetakoa. Marxismo tradizionaletik sozialismo libertariora egin zuen bilakaera eta hainbat liburu idatzi […]