Gaur bi kontinente lotuko ditugu, Murray Bookchin eta Kurdistango Rojava, ekoanarkismoaren bidaia eginez. Guraso errusiarren seme, New Yorken sortu zen Murray Bookchin (1921-2006). Unibertsitate irakasle, ikerlari eta aktibista ekologista estatubatuarra dugu, ekologia sozialaren (ekoanarkismoaren) sortzaile eta mugimendu ekologistaren sortzaileetakoa. Marxismo tradizionaletik sozialismo libertariora egin zuen bilakaera eta hainbat liburu idatzi zituen politikaz, historiaz, filosofiaz, urbanismoaz eta ekologiaz. Siriako Kurdistanen dagoen Rojava eskualdeaz mintzatuko gara ondoren, bertan ekoanarkismoaren ikuspegiko esperientzia interesgarria gauzatzen ari baitira azken urteotan. PKKko presidente Abdullah Öcalan-en gogoetek gidatuta, 2000ko hamarkadaz geroztik PKK alderdiak hierarkia marxista-leninista utzi eta era horizontalagoan antolatzeko moduak garatzen joan da. Asanblada eta eta batzordeen bidez antolatzen den konfederazio baten hautua egin dute, M. Bookchin-ek bere liburuetan deskribatzen duen erarekin bat eginik.
Deskargatu hemen.