Greziako gobernuak, ikusita Troikak inposatu nahi dituen neurriak, herri-galdeketa konbokatu du iganderako. Bien bitartean, atzo ez zion Nazioarteko Diru Funtsari “zor” diona ordaindu: historian lehen aldia da holako gauza gertatzen dela. Luis Guridiren ustez Greziak ezin du gehiago eman eta egoera datozen egun edo asteetan argituko da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150701solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

Egoera benetan zaila du Greziak egunotan, Luis Guridi ekonomia adituak kontatu digunez: Troikak murrizketa gehiago eskatzen dizkio Greziari eta hark nahikoa murrizketa egin dituztela erantzuten dio. Negoziazioek bukaera data dute, hilaren 30ekoa hain zuzen, baina jarrerak nahiko gogortuta daude. Elkarrizketaren bigarren partean, GuridikEuropako Banku Zentralaren zor erosketa aztertu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150617solasluisguridi.mp3 […]