Zaparrada haur konpartsak antolatuta (ume euskaldunen Bilboko konpartsa), ekainaren 14an Zazpi Kaleetan egingo duten kalejiraren berri ekarri digu Rita Naveirak. Eguerdian Arriaga plazatik abiatuko da, 12:00etan, eta bertan izango dira umeak, gurasoak, eta “Sakanak” Samba Eskola taldea, Arrigorriagako Trikitilariak, Laudioko Buruhandiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi, Maddi Pirata eta Xune. […]
Zaparrada
Momentuz 80 ume zein nerabe euskaldunek osatuta, gaur izango du lehen ekitaldia: arratsaldeko 17etan Kalejira Zaratatsua Algara txosnatik abiatuta. Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok hori eta gehiago kontatu digute Naxa guneko estudioan. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140817_zaparrada.mp3 DESKARGATU HEMEN
Konpartsa berri bat dugu Bilbon, Zaparrada. Konpartsa berezia, kontuan hartuta umeak eta nerabeak protagonistak direla. Koldo Zelestinoren ustez beharrezkoa zen holako konpartsa bat antolatzea eta Aste Nagusian, baita gero ere, martxan izango dugu. DESKARGATU HEMEN
