Algara Konpartsak aurten 25 urte bete ditu eta, hori dela eta, konpartsakide askorekin mintzatu gara konpartsa hobeto ezagutzeko. Isabel Isazelaiak konpartsaren sorrerarako arrazoiak eta helburuak azaldu dizkigu, eta euskarazko guneak sortzea ezinbestekoa dela nabarmendu du:”Euskaldunok ez daukagu, esaterako, gimnasiora euskaraz joateko edo kafe bat hartzeko aukerarik, leku jakinak bilatu ezean. […]

Zaparrada haur konpartsan dabiltzan Robustiana eta Zeledonio izan ditugu, barka, Rita eta Koldo. Aurten prestatu dituzten ekimenez, konpartsa berezi honen helburuez eta giroaz jardun dute. Bigarren asteburuan, Aste Nagusiaren azken egunetan, familiak desagertzen omen dira Bilbotik, horregatik aurreko egunetara mugatu dute euren aurtengo egitaraua. https://bilbohiria.com/docs2/2017/astenagusia2017/170824_zaparrada.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Zaparrada haur konpartsako lagunak izan dira saioan. Haurrentzako eta haurrez osaturiko konpartsa  da Zaparrada. Izan ere, Bilboko Aste Nagusian zehar, haurrentzako antolatzen diren ekitaldi edo ikuskizun ofizialetatik at, gaztetxoek hainbat ekintza egiteko aukera izaten dute. Gaurkoan bazkaltzeko ezinbestekoa den ogia egin dute. Gaztetxoenek ogia nola egiten dute azaldu […]

Zaparrada haur konpartsak antolatuta (ume euskaldunen Bilboko konpartsa), ekainaren 14an Zazpi Kaleetan egingo duten kalejiraren berri ekarri digu Rita Naveirak. Eguerdian Arriaga plazatik abiatuko da, 12:00etan, eta bertan izango dira umeak, gurasoak, eta “Sakanak” Samba Eskola taldea, Arrigorriagako Trikitilariak, Laudioko Buruhandiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi, Maddi Pirata eta Xune. […]