Lehen orduan, datorren asteartean Bilbon joko duen Jorma Karkonenen zenbait kanta jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, Irlandako musika zaharra entzuteko parada izan dugu, pasa den mendeko 20 eta 30eko hamarkadetakoa. DESKARGATU HEMEN
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Bi gai nagusi jorratu ditu Mikel Bujandak: Murrizketak eta Festak, luzeak biak. DESKARU HEMENGAT
Lehen orduan, Juanito Piquete, Manolo Galban, Van Morrison edo Baler Balerdiren kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, Ciocarlia edo Harlemgo Apollo´s Soula entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Van Morrison, Taj Mahal, Lionel Hampton edo Otis Blackwellen kantak entzuteko parada izan dugu. Bigarrenean, Perdo Elias Igartuak Blackwellekin jarritu du, Barrence Whitfieldekin bukatzeko. DESKARGATU HEMEN
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Europako zenbait herrialdetan eta estatuan UGTk eta CCOOk egin greba deialdia izan du hizpide; euskal gehiengo sindikalaren ezetza, sindikatoen barne kontraesanak, gainontzeko mobida alternatiboak…. DESKARGATU HEMEN
Atzoko Alaves eta Barcelonaren arteko futbol norgehiagokarekin hasi da Jon Sanchez. Gero, Gasteizko Udaleko zenbait kontu azaldu dizkigu eta igandeko Uribarri-Gaubeako azoka ere. Bukatzeko, Agenda kontatu digu Jonek. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Gabriel Arestiren hitzekin euskal musikari batzuek egindako kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak, besteak beste, Lurdes Iriondo, Oskorri, Mirotz, Xabier Lete edo Mikel Laboaren zenbait kanta entzun ditugula. Horrez gain, Bob Dylan, Pete Seeger, Atahualpa Yupanki edo Paco Ibañezen kanta batzuk entzuteko parada ere izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere bi ordu egin ditu Pedro Elias Igartuak. Lehengoan, besteak beste, Ry Cooder, Mairtin O´Connor, Lionel Hampton edo Toots and The Maytailsen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Mary Coughlan edo Amparo Sanchezenak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, ia ia monografikoa egin du Pedro Elias Igartuak. Bi orduan, Canned Heat taldearen hainbat kanta komentatu eta jarri ditu; bigarren orduan, aldiz, laster Durangon izango diren “Los Sabandeños” taldeari buruzko elkarrizketa egin du. DESKARGATU HEMEN.
.. eta gaur ere disko sorta on bat ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Bob Dylanen “Tempest”, Jimmy Cliffen “Rebirth” edo Ray Cooderren “Election Special” diskoen hainbat kanta entzuteko parada izan dugu. Horietaz gain, The Jayhawks eta Little Richardenenak . DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
