Talde eta kantari batzuen izenak nondik datozen kontuan hartuta, horien kantu bana entzungo dugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen irratsaio honetan. Gaurkoan, besteak beste, Bob Dylan, The Doors, Alice Cooper, Elvis Costello edo Rolling Stones entzungai dituzu. DESKARGATU HEMEN!!!!
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Bert Jansch joan zaigu eta bere musikarekin gogoratu dogu. Horretaz aparte, pasadan Urriak 12an Jack Bruce-en kontzertu izan zen Bilbon. Pedro kontzertuan egon zen eta horri buruz hitzegin digu, Cream taldearen musikaz lagunduta. Traffic, Florence & The Machine, Buddy Holly… eta beste asko ere pasatu dira gaurko saiotik. ON EGIN!! […]
Irailari dagokiona eta azalean Itziar Urtasun, Jaietako zinegotzia Bilboko Udalean: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean “Glutenik gabeko bizitza” (Zeliakoak) jorratu dute. Banku bete berban, aldiz, Urtxintxa Eskolaren 25. urtemuga; horiez gain S. Inazioko Haurreskola berria, II. Katalan kultur Jardunaldiak edo Berbaizuko berriak, eta ohikoak: Gureak kanpoan, Behin batean edo […]
2010-2011 Ikasturteko azken hiru saioak egin ditugu Uztailean. Bertan Manuel Galban, Albert Lee, Petti, Dr. John, AC-DC, Hertzainak, “Come Together” diskoa (Beatles-en Soul bertsiñoak), Fats Domino, nobedadeak, binilo singelak… Betikolez musikarik onena Pedro Elias Igartuaren eskutik. Irailean bueltatuko da Euskal Herriko musika saiorik onena…ONDO PASA!!! DESKARGEU!!: Dr. John, Albert Lee… […]
Joan den astean Cajun musikari buruzko monografikoa emanez zabaldutako bideari jarraituz, asteon saio aparta prestatu digu Pedro Elias Igartuak zydeco musikaz. Kanta ugari entzuteaz batera, musika mota honen jatorria, beste zenbait generorekiko berdintasunak eta ezberdintasunak aipatu dizkigu eta abeslari eta sortzaile ospetsuenen emaitzak ezagutzeko egokiera eduki dugu, besteak beste, zydeco […]
Bi orduko monografikoa izan dogu azken Soinugelan. New Orleans inguruko Cajun musikaren historia azaldu digu Pedro Elias Igartuak hitza eta musika erabiliz. Soinua eta Bibolina izan dira nagusi gaurko Soinugelan Clifton Chenier, Balfa Brothers, Beausoleil, Boozoo Chavis, D.L. Menard… eta beste askoren eskutik. Musika alai eta dantzagarriz beteriko saioa beraz […]
Soinugelara bertara etorri zaigu Borja Estankona musikari gaztea bakarka atera duen lehenbiziko diskoaz jardutera. Benetan atsegina izan da, bere azalpenen bidez, disko bat nola sortzen duen eta zer hartzen duen kontuan eta zer ez artistak, disko bat prestatzeko orduan. Eta galdera eta erantzunen artean, diskoa apurka-apurka aletzeko aukera izan dugu. […]
Monografiko bikaina paratu digu Pedrok gaur antzinako cajun musikaz. Horretarako, jenero horren aitapontekotzat hartu ohi den Amede Ardoin musikariaren disko bakarra hartu eta urtez urte jorratu dugu haren produkzioa. Bide batez, cajun musika eta kulturaren zertzelada interesgarri asko utzi dizkigu Pedrok. Peter Hammill, Paul Simon and Garfunkel, Bo Dylan, Omara […]
Bi monografiko laburrek osatu dute gaurko irratsaioa. Alde batetik, joan den astean hasitako lanari amaiera eman diogu, Wilkins aita-semeen musika aukeraketan, semearena entzunez, hau da, Rev. John Wilkinsena, eta, bestetik, bikote bati eman diogu ongietorria: Dan Penn eta Spooner Oldhami, Sweet inspirations” disko zoragarria ekarri digutenak. Datorren astean ere beraiekin […]
Halaxe da, gaurko monografikoan Wilkins aita-semeek, hiots, Robert Wilkinsdek eta John Wilkinsek sorturiko blues musika ezagutzen jardun dugu Pedro Elias Igarruaren eskutik. Robert Wilkinsek XX. mendearen bigarren hamarkadan grabatu zituen berak konposaturiko abestiak, eta denbora garrenean, garai hartako musikaren testigantza bizia bilakatu dira grabazio horiek. Semearenak ere pittin batez entzun […]
