SOINUGELA: Musikari beltzak

Bettye LaVette    Musikari beltzak izan dira protagonista nagusiak aste honetako Soinugela irratsaioan. Hiru musikari eta reggae talde bat aukeratu ditu Pedro Elias Igartuak. Honako hauek, hain zuzen ere: Marie Knight “Let Us Get Together” diskoarekin; Bettye LaVette “The Scene Of The Crime” lanarekin, Fats Domino pianojole aparta eta Jamaikako Culture hirukote paregabea “Two Sevens Clash” lan ezagunarekin. Horiez gain, musikari euskaldunen artean Audience eta Jabi Muguruza izan ditugu, eta atzerritarren artean, Amy Winehouse, Bruce Springsteen eta Marcelo Mercadante izan ditugu, besteak beste. Saioa deskargatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: Gerald Finzi, Shigeru Umebayashi, Shostakovich,...eta beste

ol. Aza 23 , 2007
    Saio honetan XVIII, XIX eta XX mendeetatik eta herrialde ezberdinetatik egingo dugu bidaia, bertako musikagile batzuk eta beraien musikak ezagutuz: Mozart, Chopin, Albéniz, Gerald Finzi, Shigeru Umebayashi, Dimitri Shostakovich, Arvo Part eta Gabriel Erkoreka. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean071120.mp3

Honekin lotuak