irratia.com #99: Gaztezulo, Aritz Sound System

Wifi Saioa deskargatzeko HEMEN. Bilbotik Donostiara joan gara, Gaztezulo aldizkariaren berri izateko. Aldizkaria, webgunea eta orain kalean sound systemak antolatzeko karpa bat ere bada Gaztezulo.
Aritz Usandizaga elkarrizketatu dugu gero. Molotoff irrati libreko esatari, musikazale, disko jartzaile, Bob Marleyren biografiaren egile. Musika hartu dugu hizpide, eta musika entzungai. Aritz sound system.
Albisteak 2.0 eta 100. saioa prestatzen. Albistegi teknologikoa ere egin dugu, zelan ez. Asterokoa da jadanik. Eta programaren bukaeran, gure jaiari buruzko xehetasunak ematen saiatu gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

irratia.com-en 100. podcast-irratsaioa gaur zuzenean Bilboko Kafe Antzokitik

az. Abe 5 , 2007
Bilbo Hiria irratian kultura digitala, musika eta gizartea uztartzen dituen irratia.com irratsaioak 100. emanaldia igorriko du gaur Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan elkarrizketak, gonbidatu bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira. Saioaren ostean Bilboko BURP “Underground Report” proiektatuko da eta ondoren, irratia.com-eko soinu […]

Honekin lotuak