SOLASALDIA: Esnearen prezioa

Esnea  Pasa den astean mila bat abeltzainek manifestazioa burutu zuten Madrilen, COAG sindikatuak deituta. Besteak beste, hantxe izan ziren EHNEko kideak, eta EHNEko Alberto Llonak kontatu digunez, protesta espainiar estatuko Industriak esnearen prezioa jaitsiarazi duelako izan zen, litroko 6 zentimo hain zuzen. Jaitsiera horren atzean marka handiak eta ezagunak direla salatzeaz gain, Albertoren ustez nekazariek irabatzen dutenak ez dauka zerikusirik kontsumitzaileok ordaintzen dugunarekin. Horretarako, Prezioen Behatokia sortzea proposatu du, baina ez du uste egun Eusko Jaurlaritzak interesik duenik gauzatzeko. Bestetik, kalitatearen bermea (produktua baserritik ateratzen denean bermatuta dagoena) industrian sartzen denean galtzen dela adierazi du EHNEko kideak. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: G Puntua

az. Api 2 , 2008
Ernst Grafenberg alemaniarrak pasa den mendeko 40ko hamarkadan “aurkitutako” puntu ospetsu hori izan du mintzagai Igor Erauzkin Biko arloko sexologoak. Duela aste gutxi beste ikerketa bat agertu da Italian: zer dago horren atzean, zer da G. puntua, horren bila ibili izanak zer suposatu du emakume askorentzat? Galdera hauei eta beste […]

Honekin lotuak