Lehen orduan Pedro Elias Igartua Led Zeppelinen “Physical Graffiiti” diskoaren kanta guztien bertsoekin hasi da. Gero, Bob Dylanen “Basement tape” zein “Shadows in the night” disko berria entzun ditugu. Bigarren orduan, Kubako Ernesto Lekuonarenkantuak berreskuratu diitu Pedrok, besteak beste Xabier Cugat, Bebo Valdés eta Michel Camilloren eskutik.
Igandean Korrika 19ren azken kilometroak eta amaiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango ditugu Bilboko euskal irratiek elkarlanean egingo duten zuzeneko irrati saioari esker. Emankizuna 10:00etatik 13:00etara entzun ahal izango da Euskal Herri osoan, Arrosa sareko irratietan. Mikrofonoetan Bilbo Hiria, 97 irratia eta Bizkaia Irratia elkarlanean arituko dira, estudiotik eta helmuga ondotik konexioak eta elkarrizketak […]