IBAIZABAL: Algara eta Kafe Antzokia Aste Nagusian

algara.jpegAbuztuaren 16an hasiko da aurtengo Aste Nagusia, bederatzi egunetan Bilbo zipriztinduko duen jaia. Aurten, bestetik, efemeride esanguratsuak badira: duela 30 urte hasi zela gaur ezagutzen dugun Aste Nagusia alde batetik, eta bestetik, duela 25 urte urek Bilbo (eta gehiago) estali zutela. 28 konpartsa izango dira aurten eta Aste Nagusiaren eta Algararen konpartsaren inguruan Mikel Arantzamendi eta Mikel Urbeltzekin hitz egin dugu.

Bestetik, Bilboko Kafe Antzokiak 6 kontzertu programatu ditu Aste Nagusirako: abuztuaren 16tik aurrera, egunero bat eta Randy Weston, Cynics, Noise Conspiracy edo Michael Rose (Black Uhuru taldeko kide ohia) entzuteko aukera izango dugu, Mikel Urbeltzek kontatu digun bezala. Gainera, abuztuaren 17an Urbeltzen Dantza Ganbara izango da, eta festa egunero ordu txikietan ere gozatzeko. Gai honi buruzko informazio gehiago lortu ahal duzu www.kafeantzokia.comen.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080729.mp3

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080730.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Urakanak Kariben

ar. Ira 23 , 2008
Garai aproposa da udako amaiera urakanak eta zikloiak munduko bazter horretan agertzeko. Azkenak, momentuz, Gustav eta Ike izan dira, ehunka pertsona hil dituztenak Haitin, Jamaikan, Dominikar Errepublikan, Kuban eta AEBetan. Elena Bengoetxea Euskadi-Kuba elkartearen kideak kontatu digunez, AEBetan bi urakan horiek 77 lagun hil dituzte ofizialki, eta Kuban 7 (ez […]

Honekin lotuak