Urte honetako azken Piperpolis guateke bilakatu da. Izan ere, The Sparteens taldeko Douglas eta Jeil kideak etorri dira beti bezain dotore jantzita. Duela gutxi “Bi doberman beltz” izeneko maxi singlea plazaratu dute. Negu Gorriak taldearen ye-ye bertsioaz gain beste bi kanta bildu dituzte. Eta hori dena gutxi balitz, bideo klip parea ere bai.
Saioa bukatzeko urteko zenbait abesti entzuteaz gain, “Buah, txabal!” antzezlana izan dugu mintzagai. Unai Iturrigaren testua duen antzezlan jau Jon Zubillaga aktoreak antzezten duen bakarrizketa da. Euskara eta gazteak gai nagusi dituen lan honi buruz berba egiteko, antzezlaneko protagonista berarekin egin dugu berba.