Kontsumoak aurten jaitsiera nabarmena izan du krisialdiak eraginda eta Gabonetan ere, jaitsiera hori nabaritu egingo dela esan digu Jose Luis Segura Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradunak. Batez beste, EAEn 1.100 euro gastatuko ditu familia bakoitzak, iaz baino %5 gutxiago. Kontuan hartuta gastu hauetan EAE Europako bigarrena dela eta Espainiar estatua baino % 15 gehiago gastatzen dugula, ondo daude Oparietan, Janarietan eta Irtenaldietan gastuak murrizteko Jose Luisek emandako aholku batzuk.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.