SOINUGELA: Elvis Costello eta beste

ElvisCostello_060105114300287_wideweb__300x298.jpgAspalditxo zen Pedro Elias Igartuak azken aldi honetan agerturiko zenbait disko jorratu gura zituela eta gaurko saioa horretarakoxe baliatu du. Hasieran Norah Jones jazz kantari gaztea partaide den The Little Willies country taldearen musika entzun dugu. Ravi Shankarren alaba da Norah Jones, haren estiloak aitarenarekin batere antzik ez badauka ere, baina badu ahizpa bat, Anoushka Shankar, aitaren bide beretik jo eta sitarra jotzen duena. Beronen bi kanta entzun ditugu: Indiako doinu bat bata eta soleá bat bestea, Indiako musika eta flamenkoaren arteko ahaidetasunaren testigantza gisa. Indiatik irten barik, Trilok Gurtu perkusiojolearen azken diskoa ezagutu dugu. Fermin Muguruzak plazaratu berri duen Euskal Herria-Jamaika Clash diskoa aurkeztu digu gero Pedrok eta bertatik Tootsek abesten duen Azoka eguna kantua entzun dugu. Horren ostean, Larrañaga, Zabale eta Berastegik osatzen duten Kupela hirukotearen Gau giro diskoa hartu dugu, erdara eta euskara tartekatzen dituen pieza bat entzuteko. Era berean, Chris Hillmanek bezperan Kafe Antzokian eskainitako kontzertuaren aipamena egin eta kanta bat jarri dugu The Other Side (Beste aldea) deritzan diskotik. Gero, Elvis Costello polifazetikoaren musika heldu da Soinugelara, oraingo honetan Herbehereetako Metropole Orkest jazz orkestra finkoarekin grabatu duen jazz dotore eta distiratsua erakustera. Richard Thompsonek ere sartu-irten azkar bat egin du Soinugelara, Solitary Life (Bizitza bakartia) kanta ekartzeko. Azken minutuak Mojo aldizkariak Elvis Presleyri eskainitako gorazarre gisa atera duen Hail To The King (Adiorik ez erregeari) diskoa entzuten eman ditugu. Saioa deskargatu: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1. atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela1atala060504.mp3

Entzun 2. atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela2atala060504.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x25: Lehen saioa bigarrenez (remakea)

og. Mai 4 , 2006
Zirkuan bezala, “are ariketa zailagoa” egin dute oraingoan Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Horrelakoak dira gure zine adituak. Badakite, ondo jakin ere, besteri eta beren buruei, zineari eta errealitateari, hau da, bizitzari, barre egiten eta aste honetako saioan ez zaie besterik otu Eremuz Kanpoko lehen saio hura bigarrenez egitea baino, […]

Honekin lotuak