1906ko maiatzaren 20a – 1986ko azaroaren 20a) bertsolari eta euskal idazlea izan zen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa birritan irabazi zuen, 1958 eta 1959an.
Muxikako Usparitxa-Jauregi baserrian jaio zen Balendin Enbeita, Urretxindorraren semea. Aitari jarraiki, txikitandik erakutsi zuen bertsolaritzarako zaletasuna. Hogeita hiru urte besterik ez zituela irabazi zuen bere lehen Bizkaiko Txapelketa, 1929an eta 36ko Gerraren ondorengo lehen bi txapelak ere beronek jantzi zituen.
Bertsolari eskolen mugimendua Balendinekin batera sortu zela esan liteke, beronek eman baitzituen lehen urratsak bertsolarien eskolaratze-bidean Garriko bertso-eskola sortuz.
Baina plaza-gizona izateaz gain, idatziz ere eman zituen bertsoak. Eta bestelakorik ere paratu zuen paperetan: garaiko aldizkarietan hainbat poesia eskaini zituen eta baita Jesukristoren bizitza kontatzen duen antzerki-obra musikal bat ere.
Baserriko teilatua konpontzen ari zela erorita hil zenean, “Bizitzaren Joanean” liburuaren bigarren partea prestatzen ari zen.