PIPERPOLIS: Keu, publizitatea euskaraz eta Gor disketxearen 15. urteurrena

UEKKeu musikari ondarrutarrak bere azken diskoa aurkeztu du. UEK proiektuaren laugarren lana da; orain artekoak intrumentalak izan dira, baina oraingoan kantatu ere egiten du. Heltzear diren egunak izenburupean plazaratu ditu kantu berriak. Bestalde, Ez merkeenak! Bai onenak! liburuan hainbat iragarki eta testu bildu ditu Lander Garrok. Euskarazko publizitate aintzindaria, Argiakoa, aztertu du kazetariak. Piperpolisen izan da bera, liburuan bildutakoaz hitz egiteko. Azkenik, Gor disketxe nafarrak kontzertu batekin ospatuko du bere hamabosgarren urteurrena. Hamabost urteko ibilbide horretaz hitz egin dugu Blanka Izkuerekin. Gainera, internetez erosteko webgune berritua auzkeztu digu berak. Eta betiko atalak: John Trollope, lehiaketa, gomendioak… Deskargatzeko Piperpolis-en azken irratsaioa, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTEKALEKO KRISEILUA: Aho bete kanta, Arteola erakundearen ekoizpena

ar. Api 4 , 2006
Azken saio honetan beste gairik izan baldin bada ere, musikaren didaktikak hartu du gaurkoan pisurik handiena. Herri kultura bultzatzeko sortua den Arteola erakundeko Iñaki Urruzola izan da saioan, Aho bete kanta deritzan musika irakasmateriala aurkezteko. Euskal kulturaren barnean berebiziko garrantzia daukan egitasmoa da hau, euskal kantutegiaren 250 kantaren partiturak, fitxa […]

Honekin lotuak