HIZPIDEA: Txirrinka, egitasmo txikitzaileen aurkako ekimena

Hainbat kolektibok bultzaturik eta babesturik, maiatzaren 20, 21 eta 22an Txirrinka izeneko ekimena izango da. Asteburu horretan Arabatik, Bizkaitik, Lapurditik eta Nafarroa Garaitik lau txirrindulari tropel handi aterako dira eta denak Bergaran bildu, bertan baita AHT delakoaren lotunea. Bertara bilduko diren herritar guztiek lurrari kalte egiten dioten egitasmo erraldoi guztien kontra protesta egin nahi dute, Abiadura Handiko Trena horren adibide argienetako bat izanik. Martxarekin batera, lurrari egin zaizkion eta oraindik egin nahi zaizkion kalteen mapa ere egina dute (urtegiak, zentral nuklearrak, meategiak, erraustegiak, …). Gaur egungo borrokak ez ezik, lehen izandakoak ere ageri dira mapa horretan, elkarrekin hartuta, larregizko egitasmo funsgabe horiei galga eman dakiekeela gogora dezagun.

Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Deustualdeko Prest aldizkariaren 168. zenbakia

og. Mai 12 , 2016
Deustualdeko Prest aldizkariaren zenbaki berriaren berri eman digu Lur Malleak. Azalean Olatz Iglesias Mujika da protagonista. Txikitatik sakabanaketa pairatu duen Olatz Iglesias Mujika Deustuarrak euskal presoei urtetan ezarritako dispertsio politikak senide eta lagunei eragindako ondoriootaz hitz egin dio Prest aldizkariari. Bestetik Bilboko aberastasun kulturalaren berri eman dute erreportajearen tartean, Maria Ruiz […]

Honekin lotuak