IRRATIA.COM #142: Korrika hasi gara Tuteratik

Korrika hasi baino ordu batzuk lehenago elkarrizketatu dugu lehen kilometroan lekukoa eramango duen Alicia Iribarren AEK-ko irakaslearekin. 10 urterekin Baztandik Erriberara bizitzen joan, eta euskara ia galdu zuen arren, 16 urterekin ekin zion euskalduntzeari. 16 urte beranduago, AEK-ko irakaslea da Erriberan. Tuterako Arrigarai euskaltegian harrapatu dugu, biharamunerako ekitaldiak prestatzen.
2001. urtean mundu bat euskarara biltzen
Gero duela 8 urteko Korrika ekarri dugu gogora. Gogoratuz zelan 2001. urtean irratia.com saioak egin genituen Euskal Herrian zehar, irrati eta herri ezberdinetatik. Korrikaren jarraipen dinamikoa egin genuen sarean, ez ADSLrik ez wifiri ez holangorik ez zegoen garaian.
Albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu gero. Azken asteko albisteak, hemen eta han bildutakoak. Aktualitate teknologikoa euskaraz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN BAÑO, YANTZAN OBETO!

og. Mar 26 , 2009
Nostalgiari tartexoa egin diogu aste honetan, izan ere Zarama, Ama Say eta Balerdi Balerdiren kantak gu aste honetan; oraintsuagokoak ere bai, hala nola, Amaia Zubiria, Ruper Ordorika, Berri Txarrak eta Lau Behi;  notiziak, Binilo tenpore tartea eta agenda ere bai ! Garbittu belarrik!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak