Aurten Udala eta Konpartsak akordiora heldu dira, baita programazioa indartu ere. Larunbat honetan aperitifa gisa, Kopla Txikien Lehiaketa izango da, eta igandean Pontxe eta Torradarenak. Aratusteak, ofizialki, ostegunean, hilaren 12an hasiko dira, Algara konpartsa eta Jai Batzordeko Liher Barrantesek esan digunez.
Hotza pasa! pentsatuko du bateonbatek…Guk aldiz, plan beroak dakarzkizuegu. Ibilbide erraza, historiaz beterikoa, Triano auzoko mendietako meatzaritza ustiategien aztarnetan barna; “Gerezien Denbora” pastualarekin gozatzeko aukera Barakaldon, eta hotzaren aurkako kaloriaz beteriko errezeta sukaldean murgiltzeko asmoa duzuenontzat: odolki nahaskia patatekin! Agenda zabala ere hementxe duzu, lagun! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150206zeingou.mp3 Deskargatu hemen