IBAIZABAL: Museoen eguna, Liburu Anarkisten azoka, Lekuona, Lucio Urtubia…

Nikolas Lekuonaren erakusketaren aipamenarekin hasi da gaur Alvaro Hilario kazetaria. Gero, larunbatean Museoen nazioarteko eguna izango dela eta, El Pobaleko museoan egingo direnak komentatu ditu. Bestalde, martxan dugu dagoeneko XI. Liburu Anarkisten azoka Bilbon: egun hauetan hitzaldiak eta liburu batzuen aurkezpenak ari dira egiten; azoka, aldiz, larunbat eta igandean izango da Unamuno plazan. Bukatzeko, bihar Sestaoko Txirbilenea gaztetxean, III. Langile borroka gara jardunaldietan Lucio Urtubia ekintzaile anarkista historikoak hitzaldia emango du.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Kopako finalerako zinegotzientzako sarreren gorabehera

og. Mai 14 , 2015
Iskanbilatsua izan da afera, baina azkenean gauzak onbidean jarri direla ematen du, Aiztiber Ibaibarriaga zinegotziak azaldu digunez. Zinegotzi bakoitzari Barça-Athletic Espainiako errege kopako finalerako bina sarrera eman dizkiote eta Bilduko zinegotziek uko egin diote pribilegio horri, sarrerok Athletic-ek bere zaleen arteko zozketan sar ditzala eskatuta. Aurretik zezenketak eta opera ikusteko […]

Honekin lotuak