Hauxe izenpean hiru musikariok elkarrekin grabatu duten diskoaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zutela eta, hirurak gure estudioetara ekarri eta era guztiz lasaian ordu erdiz beraiekin solasten aritzeko probetxatu genuen. Ohiko moldeetatik ihesi, solasaldi informala nahi genuen eta halakoxea suertatu zen. Egia esan, gai bakarra proposatu genien abiapuntu bezala (Musika eta sorkuntza), eta horretatik tiratuta, guztiz gauza jakingarri eta interesgarriak kontatu zizkieten gure entzuleei: zelakoa den musika sortzeko prozesua, nola ulertzen eta bizi duen haietako bakoitzak prozesu hori, hitzen eta musikaren garrantzia, sentimenduak musikan, eta abar. Solasaldia deskargatzeko egin KLIK.
Next Post
ZUTARGI ARTEAN: ARRIAGA-EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
ol. Abe 1 , 2006
Udazken honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Christian Mandealen zuzendaritzapean ohikoak ez diren autore honen lanak grabatu ditu. Disko honetatik lan batzuk aukeratu ditugu eta horixe izango da, hain zuzen, gaurko saioan eskainiko dizueguna: “20. Obertura”, “Herminie”, “Air d`Oedipe”, “Duo de Ma Tante Aurora” eta Easo Abesbatzarekin batera grabatutako “Stabat Mater”. Saioa […]
Honekin lotuak
-
2018/10/16
Kontraesanak Cabacas auziko lehen saioan
