IRRATIA.COM: Stallman Zarautzen, danbaka.com

Stallman ZarautzenIragan asteburuan Xakela gazte asanbladak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eginiko Software asteburu librea jardunaldiak izan ditugu hizpide gaurkoan. Kronika txiki bat egin dugu han ikusi-entzun-esandakoen inguruan (argazkiak). Bertatik emititzen duen Arraio irratia ere aipatu dugu, Interneten birsortutako irrati librea, 80ko urteetan jatorria zuena, eta berriro ere uhinetara egin du salto sarean agertu ostean. Beraiek asteburuko hitzaldiak bildu eta webgunean eskegi dituzte entzungai, .ogg formatoan.

Bestalde, danbaka.com webgune berria bisitatu eta bertan ostatu hartuta dauden talde batzuen kantak entzun ditugu, bertan eskuratuta.
Irrati emankizuna deskargatu gura baduzu: HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROLDEGIA: Mundiala hizpide

al. Eka 26 , 2006
Alemanian jokatzen ari den futbol mundialaren inguruko zenbait aipamen egin dizkigu “Medius”-ek gaurkoan eta horrekin batera txirrindularitzari buruzko jarduna ere izan da: “dopin”-aren afera eta Frantziako tourrerako aste bete falta dela. Esku pilota ere aipagai egon da gaurko “kirolaldia” emanaldian. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia060626.mp3

Honekin lotuak