Gehienetan ohartzen ez bagara ere, eguneroko bizimoduan edozer egiten dugularik ere, matematikarekin egiten dugu topo. Horren adibide gisa, Javier Duoandikoetxea matematikariak egunean-egunean erabiltzen ditugun zenbait zenbaki kode nola dauden osatuak eta nola kudeatzen diren azaldu digu berak ohi duen argitasunaz. Saioan zehar hegazkin txartelak, identifikazio fiskalaren kodea eta salgaien barra kodeak egiteko erabiltzen diren teknikak xehetu ditu Javierrek, itxura batean, konplexu samarrak diruditen baina, funtsean, nahiko xumeak diren eragiketak, hain zuzen ere. (Argazkia: Roberto)
Deskargatu hemen.
Oso interesgarria. “Berria”ren bitartez jakin izan dut zuen emanaldiaren berri.
Zorionak eta urte asko iraun !!!