Martxoaren 14an, Matematikaren Nazioarteko Egunean, Pi egunaren bosgarren edizioa egingo da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Beste urtebetez, Basque Center for Applied Mathematics eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak matematika oinarri daukaten tailer eta bakarrizketez osatutako egitaraua prestatu dute. José Ignacio Royo Matematika Saileko irakaslea da eta 14an bertan Papieroflexia tailerra […]
matematika
Matematikaren garrantzia, baliagarritasuna eta edertasuna ezagutzera emateko asmoz, martxoaren 10ean, asteazkena, ‘Martxoa, Matematikaren hilabetea’ deritzon proiektuaren barruan, Basque Center for Applied Mathematics-BCAM zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateko(UPV/EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak ‘Haπ Day! Matematika ospatzen’ ekitaldia antolatu dute Bidebarrieta Liburutegian, iraupen laburreko bost hitzaldirekin. Kultur ekimenen horren inguruko xehetasuna ekarriko dizkigu […]
Zientzialari irratsaioaren emankizun honetan, matematika eta osasuna uztartzen saiatuko gara; hobeto esatearren, matematikak osasun zientzietan dituen aplikazioak ikusiko ditugu, Inmaculada Arostegui ikertzaileak lagunduta. Berak azalduko digunez, jende gehienak —are osasun arloko ikasketak egitea pentsatua duten ikasleek ere— ez dute uste erlazio handirik dagoenik matematika eta osasunaren artean, baina errealitatea bestelakoa […]
Berriz ere matematikaz jardungo dugu Zientzialari saioan. Zientzia zehatza dugu matematika, baina zenbaitetan ezinezkoa gertatzen zaigu problema baten emaitza zehatza lortzea. Horrelakoetan bestelako baliabide matematikoak behar dira, egiazko emaitzatik ahalik eta hurbilen ibiltzeko. Hori egiteko aukera ematen digun eragiketa multzoari zenbakizko metodoa deritza, eta gaurkoan Elisabete Alberdi matematikariak adieraziko digu […]
Aski dugu inguruan ditugun gauzei begiratu azkar bat ematea denok biltzen gaituen natura simetriaz betea dagoela ohartzeko. Eta gure gorputzari arreta apur batez erreparatuz gero, gauza beraz ohartzen gara. Elementuen errepikapen programatu etengabea natura osatzen duten izakiek beren burua garatzeko eta ugaltzeko erarik ohikoenetako bat da, seguru asko. Fraktalak deritze […]
Gaurko magazinean, beste askotan legez, osasunaren inguruko gai batez jardun dugu. Hain zuzen ere, antzinako kalkulagailutzat hartu ohi den abakoak garunari loturiko gaixotasunetan daukan erabilera onuragarriaz mintzatu zaigu Lorena Egidazu. Haren hitzetan, abakoak abantaila handiak ditu Alzheimerren gaitzak jota dauden eta burmuina nola edo hala eri daukaten gaixoak tratatzeko orduan. […]
Gehienetan ohartzen ez bagara ere, eguneroko bizimoduan edozer egiten dugularik ere, matematikarekin egiten dugu topo. Horren adibide gisa, Javier Duoandikoetxea matematikariak egunean-egunean erabiltzen ditugun zenbait zenbaki kode nola dauden osatuak eta nola kudeatzen diren azaldu digu berak ohi duen argitasunaz. Saioan zehar hegazkin txartelak, identifikazio fiskalaren kodea eta salgaien barra […]
Irratsaio honetan Javier Duoandikoetxea matematikariak agerian uzten dizkigu loteriak matematikarekin duen erlazio zuzena. Elkarrizketaren hasieran matematikan probabilitateen teoria nola sortu zen adierazten digu eta geroko minutuetan zehatz-mehatz aztertzen du zenbaterainoko probabilitateak ditugun zorizko jokoetan garaile suertatzeko. Azkenik, matematika arloan esperantza terminoak duen esanahia argitzen du hitz errazez. (Argazkia: Sean Mac […]