IBAIZABAL: Zezen plazetan “hilketak, indarkeria eta torturak” amai daitezen

Zezenketen aurkako manifestazioa deitu dute ekainaren 18an Bilbon. Piztiak konpartsa animalistak eta Pacma alderdi politikoak   herritarrei dei egin die, ‘Ez da jai bat, irain bat da’ lelopean, zezenketei gaitzespena adierazteko manifestazioan parte hartzera. Animalien errespetuaz aritu gara Andone Pacma alderdi politiko bozeramailearekin. Bilboko zezen plazaren harira politikariek esandakoa baloratu du, Bilboko zezen plazaren azkeneko datu ekonomikoek azpiegitura horren erabileraren inguruko eztabaida piztu dute berriz. 2015ean zezen plazak “153.000 euroko galerak” izan zituen EH Bilduren arabera. Gai honekin gizartea aktibatu behar dela adierazi digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Udaberriko faseak akabera

az. Eka 1 , 2016
Bizkaiko Udaberriko faseak akabera izan zuen aurreko asteburuan, eta gure gaurko POTTO irratsaioan txapelketak utzitakoa aztertu dugu; GENeroaren betaurrekoak jantzi ditugu horretarako. Udaberri fasean izandako bertso ale hautatuak eta bertso-notiziak izan ditugu, bertsozalearen gozagarri. Lagun-maisu on baten berbak ekarrita: “Hay ke mejorar” Biba el berso! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160601%20Potto.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak