Albisteak ustekabean harrapatu du jende asko: Guardia Zibilak Pasaiako Portu Agintaritzako bulegoak arakatzen jardun du, iruzurraren zantzoak daudela eta. Albistearen jarraipena egiteko, harremanetan jarri gara Urko Etxebesterekin, Oarso-Bidasoako Hitza gehigarriko kazetaria izanik, gertutik ari baita bera afera lantzen. Pasaiako portuaren lonjaren eraikina egiteko 11 milioiko aurrekontua onartu zen, baina dagoeneko 26 milioiko inbertsioa egina dago, eta inork ez du behar bezala azaldu zertan joan diren gainerako 11 milioi horiek.
Deskargatu hemen.