SOINUGELA: Sharon Jones-i gorazarre, Charlie Rich, Rico Rodriguez

Pasa den azaroan hil zen behin baino gehiagotan Kafe Antzokian ikusteko parada izan dugun Sharon Jones soul kantari Amerikarra. Hori aitzaki hartuta, 100 days, 100 nights izan da gaurko Soinugelaren ateak irekitzeko aukeratu dugun urrezko kantua. AEBetako soul garaikidearen ikurraren beste zenbait kantu entzun dugu jarraian:

I Learned The Hard Way

This Land is Your Land

I’ll Still Be True

Soul musikarekin jarraituz, Swamp Dog, Amy Winehouse eta Charles Bradley ekarri ditugu gurera. Jarraian Charlie Rich Rockabillyaren zenbait kantu entzun ditugu beste kantari batzuk egindako bertsioetan.

Lonely Weekends

Rebound

Easy Money

Everything I Dois Wrong

Feel Like going Home

Whirlwind

Saioaren azken txanpan, Luis Pradoren Darling be home Soon eta Txuma Murugarrenen azken diskoko Uda usaina eta Poz biribila kantuak entzun ditugu eta Jamaikako Rico Rodriguez tronboi jolearekin errematatu dugu gaurko Soinugela.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Angel Olsen eta Edith Frost, Childish Gambino, Kate Tempest eta Fat White Family

ol. Urt 27 , 2017
Saio honetan denetarik pixkat. Angel Olsen eta Edith Frost songwriterrekin hasi eta Childish Gambinoren proposamenarekin bukatuko dugu. Tartean, Kate Tempesten rap britaniarra eta Fat White Family taldearen irreberentzia. On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170116musibla-002.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak