Herbehereetatik heldutako proiektu batekin ekin dio aste honetako saioari Pedro Elias Igartuak. Hainbat tokitako partaidez osatua dagoen No Blues taldeak zenbait kanta eskaini digu “arabikana” deritzan estiloan, Amerikako bluesa eta arabiar musikaren nahasketa, alegia. Horren ostean, Gotzon Uribek kudeatzen duen Noizpop zigiluak atera dituen azken bi diskoak ezagutzen jardun dugu: Royal Canal eta Sweet Oblivion. Las Vegastik The Killers taldeko lagunak etorri zazikigu beren bigarren diskoa, Sam´s Town (Samen hiria)aurkeztera. Asteroko bidaiamusikalarekin jarraituz, Katalunia aldera jo dugu talde berri baten lehen lana ezagutzeko asmoz: Omelé taldearen La Guagua izeneko diskoa. Handik Asturiasera joan gara, sustraidun rocka egiten duen Dixebra taldeak, bere 20. urteurrena dela eta, atera duen lana ezagutzeko: Dixebra N´Acción. Gero, Eskandinaviako Gjallarhorn taldeko musikariak izan ditugu bisitari. Irratsaioaren zatirik handiena, haatik, Popa Chubby gitarrajole amerikarrak eta Jorge Drexler kantautore uruguaiarrak hartu dute. Azken honen kasuan 12 segundos de oscuridad (12 segundo ilunpetan) izeneko diskoan agertzen diren kantu zoragarri batzuk entzun ditugu. Saioa deskargatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2015/02/24
IBAIZABAL: Ipar E. Herriko berriak…
-
2015/02/26
POTTO: Zer ikusten du bertsolariak…
-
2010/06/03
SOLAS GIROAN: UEUko udako ikastaroak gertu!