BEHIALAKO EGUN BATEZ: Santa Ageda, Agate deuna edo Agata deuna

Otsailaren 5ean da Santa Ageda eguna, eta Euskal Herrian gaurkoa, Santa Ageda bezpera, aspaldiko tradizioan oinarriturik kantu eskean ibiltzeko eguna izaten da. Santa Ageda nor zen eta haren inguruko ohiturak gure artean nola zabaldu ziren jakingo dugu gaurko saioan. Cataniako Agata deuna siziliarra santu martiritzat du eliza katolikoak.  Kristo aurreko 251. urtean, erromatar inperioaren garaian, lehen kristauen jazarpen garaian, bere birjintasuna atxikitzeagatik martiri hil zen, Siziliako Quintianus prokonsularen aginduz torturatzaileek haren bularrak moztu eta gero. Euskal Herriko herri askotan ohitura da egun horren bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Norbait hil da hemen: 46

az. Ots 4 , 2026
Eguzkia pixkanaka irteten ari da, eta harekin batera etorri zaigu Pinpilinpussies erdia: Ane. Zerrenda benetan polita prestatu digu eta tokia eman nahi izan diogu horri, gomendio ederrak dituzue bertan. Hortaz gain, talde bezala bizitako esperientzia ugariz aritu gara, jada 8 urtetxo pasa baitira proiektuaren hasieratik. Laster zerbait dakarkigute eta hainbat […]

Honekin lotuak