Berbaz: Pedro Mari Bastegieta, nutrizioaz eta kolona garbitzeaz

Azken hamabost urteak munduan baztarrik baztar gorputzari on zer egiten dotson ikertzen eta etxera bueltan bertakoei zabaltzen. Horretan dabil pozik Pedro Mari, sineste osoz eta pasioz. Gozatuz. Esku artean “Estudio de China” nutrizioari buruzko liburu arrakastatsua. Beti ikasten.

Gaur “iraultza berdearen” hutsegite handiaz hitz egin dugu, eta saioaren bigarren zatian, kolona garbi izatearen garrantziaz eta hori nola egin daitekeen. Gizakiaren gaitz iturri nagusia? Beldurra. Beldurrez bagara, ezin maitatu, ezin aske izan. Orduan zertarako bizi? Pedro Mari bizi-bizi, eta 125 urtera arte bizitzeko gogoz! Etorriko da gehiagotan be, beraz, berbaz. Eta gu gustura!
Kantak:
Tajabone (ismael Lo)
Baratze bat (Pier Paul Berzaitz)
Erreferentziak:
Pedro Mariren eposta: loiolene@hotmail.com

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN: #230 Lan berriak, kanta berriak

og. Urr 29 , 2015
Asteon, Glaukoma, Hutsa, EH Sukarra, Alos Quartet, Olatz Zugasti… Binilo Tenporen Negu Gorriak taldea gogoratuko dugu (1990). Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151029artayorran.mp3 Deskargatu hemen Ikus EH Sukarraren Aspaldiko loreak bideoklipa:

Honekin lotuak