irratia.com:169# saioa: Fosdem 2010 eta albisteak 2.0

PATXISoftware librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara.
albisteak 2.0

Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago gertatuakoak ekarri ditugu gure albistegi digitalera. Aspaldiko partez, eta horregatik notizia ugari sartu beharrean aurkitu gara.

* Serio demonio sarean
* Asel askatu! gunea eta ekimenak
* ZutaGu.net ezagutza partekatzeko sarea
* Liburu elektronikoen prezioen gerra
* materiala zabaltzen eta hausnaurtu kopiatu eta

* zabaltzeko
* Espaziountzi bat NASAren misio batean
* Klariona irakasle baten gogoetak
* html 5 berria ikusteko aukeraz

euskal kultura digitalaz

10 urte irratia.com sortu zela, eta euskal kultura digitalizatu eta kultura digitala euskalduntzeko saiakera da gurea. Zelan dago gure kultura sarean? Euskarak ze leku betetzen du gure eguneroko ordenagailu aurreko jardunean. Euskal kultura digitala, badago egon? Azken hamar urteotan aldatu dira gauzak bai, eta pozik ere bagaude gu, zelan ez. Hontaz eta hartaz berba egin eta gero, Bertso Egunean Maddalen eta Mirenek jarritako bertsoak entzun ditugu. Entzutekoak direlako, besteak beste.
Gure hizkuntza eta kulturaren kezka badugunez, axola digute ere beste hizkuntza eta kultura txikiek ere. Bo hizkuntzaren gaineko kezka adierazi dugu azkenik, azken hiztunaren berbak entzunez agurtu dugu saioa.
Aka Bo hizkuntza euskarazko wikipedian.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: Etxeren 'Heldu eskutik' eta Gariren '16 lore'

al. Ots 8 , 2010
Berrizko kantariarekin batera bigarren lana entzun eta ezagutu dugu, Etxek azaroan plazaratu zuen lan berria, eta azken hilabeteetan zuzenean aurkezten dabil. Ostegunean Garik ’16 lore’ diskoa aurkeztu zuen kafe antzokian kontzertu aurretik zuzenekoaren inguruko nondik norakoak kontatu zizkigun. Saio hau deskargatzeko klikaktu HEMEN.

Honekin lotuak