BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren seigarren edizioa ospatuko da asteburuan, abenduaren 14tik 16ra Calzados La Palma zapata-denda zaharrean. Beraien lanak saltzeaz gain, hitzaldi, lantegi eta kontzertuak ere antolatu dituzte. Kolonbia, Herbehereak, Katalunia, Madril eta bertoko gonbidatuak izango dituzte hitzaldi eta lantegiak emateko. Hori azaldu digu Olaia bertako kideak.
Antzina, euskara gaur egungo Euskal Herritik kanpo ere hitz egiten zen. Bi pasarte ekarri dizkigu Xamarrek: alde batetik, 1234 urtean, Errioxako Ojacastroko biztanleek arazo bat izan zuten Gaztelako merinoarekin, eta herritarrek euskaraz deklaratzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Hurrengo aipamena Huescan topatu du, 1349an: bertako merkatuan XIV. mendean, hizkuntza bat baino gehiago […]