Maiatzak 26ko hauteskundeak, Modou Faye “Beltxa” eta Pelax taldea Argia astekarian

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Maiatzaren 26 hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute. Udal hauteskundeak, foru hauteskundeak eta Europako parlamentuko hauteskundeen emaitzak aztertu dituzte. Modou Faye “Beltxa”-ri eginiko elkarrizketa komentatu digu, Iruñeko EH Bilduren zerrendetan zihoan, baina koalizioari ez zioten utzi Modou Faye “Beltxa”-ren izena erregistratzen, espainiar nazionalitaterik ez duelako. Bukatzeko Pelax taldearen lan berriaren ingurukoa ekarri dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Maite Sarasola Isazelaia txapeldunaren bisita gaurko saioan

og. Mai 30 , 2019
Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolari gazteek hitzordua izan zuten Abadiñoko probalekuan. Zortzikotea taulagainean, Etxahun Lekueren aginduetara. Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala estu joan zen, eta, bertso puntuagarriak kantatuta, buruz burukora heldu ziren Maite Sarasola eta Bittor Altube. Deustuar gazteak bertan bota zituen alerik ederrenak eta etxera eraman zuen Juan Mari Areitio bertsolariak […]

Honekin lotuak