Deustuko Erriberako bizilagunak kezkatuta pabiloietako estalkiak kentzen hasi direlako

Koronabirusaren osasun-krisi betean, Deustuko Erriberako bizilagunek kezkatzeko beste arrazoi bat dute, astelehenean langile batzuk pabiloietako estalkitik kentzen hasi baitziren. Amiantoa dute estalkiek, eta langileak babestuta doaz, baina auzokideak ez, eta ez dute jakinarazpenik jaso. Beren buruari galdetzen diote nor den “burugabekeria honen erantzulea”, eta erantzukizunak eskatzen dituzte. Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeak egoera aztertuko duela agindu die. Auzo elkarteko kidea da Sandra, eta berarekin bat egin dugu egoeraren berri emateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Osasun krisiaren jarraipen zabala ARGIA astekarian

og. Mar 26 , 2020
Etxetik bada ere, gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariarekin bat egin dugu. Asteroko kolaborazioan Argia astekariak emandako aldaketen berri ekarri digu. Azken orduotan atari digitalean argitaratutako artikulu interesgarriak ekarri dizkigu Arbelaitzek. Eritasun infekziosoetan erreferentzia errespetatua den Oriol Mitjà ikerlari ezagunak ohartarazi du Espainian dagoeneko 560.000 pertsona egon daitezkeela Covid-19 birusaz kutsatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200325_ArgiaLander.mp3 […]

Honekin lotuak