Ustezko gailu-miragarriak izan ditugu hizpide Oier Gorosabel fisioarekin. Lepoko mina izan dugu oinarri eta Oier Gorosabelek kontatu digu zer den egin behar duguna min hori arintzeko: postura aldatu, lepoa mugitu eta, ahal den heinean, egiten gaudena tartetxo batez egiteari utzi.
Sakana aldera joan gara gaurko POTTO saioan, eta Irurtzun herrian PIKUXAR Euskal Txokoa bisitatu. Aixita sariketaren ariketak entzungai izango ditugu bertsolari gazteen ahotan, aukeraketa diktatorialean. Zigor Gartzia “zian” gai-jartzailearen aginduetara, seikotea aritu zen taulagainean. Aitor Bizkarra izan zen garaile, Maider Arregirekin buruz burukoa jokatuta; haiekin bat, kantuan izan ziren Josu […]