Piperpolis: Joseba Apaolaza eta Irati Jimenez

Piperpolis saioak urte berria hasi du, honekin Bilbo Hiria Irratian bosgarren denboraldia abiaraziz. Hasteko antzerkia eta literatura izan dira gai nagusiak.

Joseba Apaolazak “La espera, nadar de noche” antzezlanaren berri eman du. Aste honetan Bilbon estreinatu behar den lan hau drama sakona da. Bertan hilzorian dagoen musikaria eta kartzelan hamabost urte eman eta gero kalera atera behar den presaren sentimenduak eta beldurrak agerian jartzen dir. Josu Monteroren testua da eta Raul Cancelok zuzendu du.

Irati Jimenez mundakar idazlea “Atsekabe zaitut” liburua argitaratu berri du. Narrazio grafikoa den liburu honetan Iratz Inziarteren ilustrazioak agertzen dira. Eleberri labur honek beste Bilbo bat dakar, fantasia grisez margotutako Katu Kalea.

Saioa irrati nobelak osatzen du, “John Trollope, hamabostean behin”. Oraingoan “itzuli naiz” 113. atala.

Saioa entzuteko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Zerealen prezioen igoera

ar. Urr 5 , 2010
ENHE-ko kide Iñigo Etxebarriarekin izan gara; zerealen prezioak gora egin du eta ondorioz pentsuenak ere bai.Baserritarrek igoera inportantea jasan dute.Lehenago ere gertatu izan da horrelakorik eta azken aldian Errusiako gobernuak zerealen esportazioa debekatu izanari egotzi zaio prezio gorakada.ENHEren ustez hori aitzakia da, prezioen igoeraren atzean espekulazioa baitago.Almazenista erretenitu egiten dute […]

Honekin lotuak