Gau Irekia kultur jaialdi parte-hartzailea larunbatean ospatuko da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan

Pieza eszenikoak, kontzertuak, ekintza performatibo ibiltariak, musika modu ezohikoan esploratu eta jotzeko tresna arraroen liburutegi bat, antzinako gauzen denda batean dantza-esku-hartze bat, basoetan sartzera garamatzaten instalazio murgiltzaileak, txikientzako sukaldaritza sortzaile tailerrak, edo feminismoei, arrazismoaren aurkakotasunari edo panafrikanismoari buruzko mahai-inguru bat egongo dira besteak beste. Egun osoan zehar, Bilboko Auzo Garaietako aberastasun kulturala ospatuko da. Modu kolektiboan eratutako programa edukiko du egunak, eragile sozial eta kulturalen parte-hartzeari esker. 10:00etan hasi eta 24:00etan amaituko da DJ batekin. Egun osoko edo goiz osoko programazioa edukiko du egunak eta tartekako proposamenak.

Programa https://gauirekia.com/programa-2022/

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: “Album” eta “Esperoan” Ganbila bildumaren uzta berria

ar. Abe 13 , 2022
Durangoko azokaren arrastoak ekarri ditugu Piperpolisera. Lan askoren uhoeldea izan dugu egunotan, arte eszenikoetan murgildu gara. Sormen beka arte eszenikoei zuzenduta izan da urte, Jon Ander Urrestik jaso du, “Eucalyptus” proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu Bilbo Hiria irratian. Sortzaile bermeotarrak antzelana sortuko du “eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen […]

Honekin lotuak