Euskalgintzaren Kontseiluak 25. urteurrena ospatu du Durangon. Bertan izendatu dute Idurre Eskisabel idazkari nagusi, eta adostasunetan sakontzeko asmoa adierazi du bere lehen hitzartzean. Argia astekariak aste honetan azalera eraman du Idurre Eskisabelekin izandako elkarrizketa. Sakon aztertu du egoera, tartean euskarak politikak behar dituela azpimarratuz, hizkuntza politika ausartak. Net hurbilen landutako gaia ekarri digu Gorka Peñagarikano kazetariak , Frantzian 20.000 milioiko isuna jarri diote Clearview enpresari aurpegiko datu basea egiteagatik baimenik gabe. Bukatzeko Akira komikiak 40 urte betetzen ditu eta horren inguruko erreportajea landu dute.
Deskargatu hemen.