Gazte blokea egingo dute Kontseiluak azaroaren 4ean deitutako manifestazioan

Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egingo du euskalgintzaren kontseiluak azaroak 4ean Bilboko kaleak betetzeko egindako deiarekin. Kideen arabera, hilabeteak daramatzate euskararen normalizazioaren aurkako erasoak salatzen, baina argi adierazi dute euskaldunon aurkako oldarraldia judiziala izateaz gain, politikoa, soziala eta ideologikoa ere badela.

Azaroaren 4ko mobilizazioan gazte-blokea deitu du Gazte Euskaltzaleen Sareak, eta arratsaldeko 17:00etan Bilboko Jesusen Bihotzan hasiko da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Led Silhoutte konpainiako Martxel Rodriguez eta Sarrabete taldearekin solasean

ar. Urr 24 , 2023
Martxel Rodriguezek eta Jon Lópezek Led Silhouette sormen-kolektiboa zuzentzen dute. Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoa izan dugu mintzagai Martxel Rodriguezekin, “Los Perros”. “Los perros” lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen […]

Honekin lotuak