XII. Itsas Martxa egingo da larunbatean Plentzian, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko

Larunbat honetan ospatuko da Plentzian Euskal Herriko presoak etxeratzearen aldeko XII. Itsas Martxa. Urtero legez, aldarrikapena izango da ekimenaren ardatz nagusia, eta egitarau oparoa prestatu dute egun osorako. Martxaren helburu nagusia euskal errepresaliatu politikoen eskubide urraketak salatzea eta haien askatasuna exijitzea da. Hala ere, aurtengo edizioan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko tartea ere izango da, “itsasadarretik itsasora” lelopean. Ekimenak hainbat jarduera bilduko ditu ibilbidean zehar, aldarri politikoa eta giro herrikoia uztartuz, Plentziako zubian abiapuntu eta helmuga izango duen martxan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Erraketistak asteon ARGIAn

ol. Uzt 4 , 2025
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalaean, erraketistak. 1971tik 1980ra emakume erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan, eta, gaur egun, ia-ia ahanzturan geratuta daude. Eli Pagola kazetariak atzera begirako erreportajea egin du. Bestalde, aurten 30 urte betetzen dira lehen haize errotak ipini zituztela Nafarroan. Adituekin hitz eginda, erreportajea […]

Honekin lotuak