Sarean Zehar #369: [Euskal bideojoko onena ezagutzen dugu (Ibai Aizpurua – Zomorro Studio)]

369

Programa honetan, gaurkotasun teknologikoa aztertuko dugu, 140 mila erabiltzaileren datuak azaldu dituen Lanbideren zibererasoarekin hasita. App Store-ko politika-aldaketez ere hitz egingo dugu, Apple-k Europako araudi berrietara egokitzeko egiten duen maniobra bat dirudienean. Albisteekin amaitzeko, Google egiten ari den kaleratze oldea komentatuko dugu, baita Berrik Azkar batzuk ere. Ondoren, Zomorro Studioko Ibai Aizpuruarekin hitz egingo dugu. Ibaik Euskal Bideojoko Onenaren saria irabazi du duela aste batzuk BIG Conferencen.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Dena prest Korrikarako

az. Urt 31 , 2024
44 egun besterik ez dira gelditzen Korrikarako; 44 egun Euskal Herriko kaleak irriz eta kolorez betetzeko. 23. edizioa izango da aurtengoa, martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionara, eta guztira 400 herri zeharkatuko ditu. Bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi izan dute aurten, ikasleei egin duten lana aitortzeko. Ane Elordi Korrikako Koordinatzaile […]

Honekin lotuak