Richard Stallmani ARGIA astekarian

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Hasteko, Richard Stallmani egindako elkarrizketa izan dugu hizpide. Informatikaren eta askatasun digitalaren arloko pertsonarik eraginkorrenetako bat da Stallman. New Yorken jaio zen 1953an, eta software librearen aldeko mugimendua sortzeagatik eta 1983an GNU proiektua abian jartzeagatik da ezaguna, batez ere. Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren 25. urteurrenari ere erreparatu diogu. Urtemugaren harira, Onintza Iruretak Paul Bilbao zuzendari ohia eta Agurne Gaubeka egungo zuzendaria elkartu ditu, erakundearen ibilbideaz aritzeko. Amaitzeko, Bizente Ameztoi margolariak ARGIArekin izandako harremanari buruzko artikulua aipatu dugu, haren heriotzaren 25. urteurrena betetzear dela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak