Istorio bat eta sarea. Iruñeatik zuzenean bixitan etorri den Markelekin igaro ahal izan dugu ordutxoa. Bere bakarkako lana atera berri du eta gure etxean entzuteko aukera izan dugu. Entzuteaz gain, harri buruzko kontuez aritu zaigu, baita sarearen garrantziaz ere. Gertuko izenak burura etorri zaizkigu, gertuko tokiak zaintzeko premia baita ere. Bitartean, betiko moduan, gomendio polit batzuk bota dizkigu. Astea lasai hasteko egin klik bertan.
Gaur piperpolisen Xirribit disko liburua izango dugu mintzagai Euskelelea ipuin musikatuaren arrakastaren ondoren, Euskal Barrok Ensemblek Xirribit aurkezten du: Juan Kruz Igerabideren hitzek eta Irene Iruretaren ilustrazioek bizia emandako ipuin musikatu originala. Xirribit arrabita-iratxo magikoaren eta bere lagun Euskeleleren abenturek antzinako laminen mundura eramango gaituzte, non Euskal Barrok Ensembleko musikarien […]