Hogei urte bete du Maite zaitut kanta ospetsuak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei herriak egingo dien omenaldiaren abiapuntua eta izenburua. 2025eko maiatzaren 3an ospatuko da, BEC egingo dute. Festa erraldoi horretara 14.000 pertsona biltzeko erronkari heldu dio pailazoen omenaldia antolatzeko xedez sortutako kultur elkarteak . Lasarten pailazoen sorterrian, aurkeztu dute festa. Amagoia Mujika Telleria Maite Zaitut kultur elkarteko kideak azaldu ditu helburuak eta festaren nondik norakoak.
Deskargatu hemen.