1200 lagun Bilboko Elkartasun sareetan antolatuta

Bizi dugun krisi egoeraren aurrean, Bilboko hainbat auzokide antolatu eta elkartasun sareak antolatau dituzte, Helburua argia da, elkartasuna, zaintza eta elkar laguntza hedatzea, berriro ere ez daitezen langile eta auzokideak izan krisi hau ordaintzen dugunak. Gaurko egunez, 1.200 bilbotar baino gehiago daude (Bilboko 16 saretan antolauta) auzoetako sareetan antolatuta. Sare hauetan auzoz auzo bitarteko nagusiak biltzen ditugu (farmaziak, gertuko komertzioak, osasun arloko langileak, hezitzaileak, elkarteak, etab.) behar hurbil eta inmediatoenak era bizkor eta trebe batean kudeatzeko (era guztietako errekaduak egiteko, umeen zaintzarako, bakardadean dauden pertsonei laguntzeko, etab.). Gaurkoa sare aurkeztu dute, eta udaletxeari ere argi jokatzeko eskatu diote, izan ere azken eguneta udaletxeko zerbitzu sozialak sare hetara bidaratzen dituzte deiak. Beraz argi esakatzen diote udaletxeri aitortza egin dezan. Mikel Aiartzaguenak Deustuko elkartasun sareko kidean eman ditu azalpenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRAKURKETA HAUTATUAK: Atxuriko miraria (Ebaristo Bustintza “Kirikiño”)

ar. Mar 31 , 2020
Irakurleak egunkariaren nahiz aldizkariaren zain egoten omen ziren Kirikiñoren ipuinak irakurtzeko. Izan ere, gatz eta piper handiko kontakizunak ziren haren lumatik jalgitzen zirenak. Oraingo honetan, Bilbon aspaldi duela gertaturiko pasadizo barregarri batekin zerikusia duen ipuina entzutea proposatzen dizuegu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200330_Irakurketa_Kirikino.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak