Zaharrean berrik jaiak eta auzoa defendatzeko aldarria zabaldu du

Bilboko Alde Zaharrean giro beroa nagusitu da maiatzaren 21etik 25era ospatuko diren ZAHARREAN BERRI jaien harira. Auzoko bihotzean, hainbat auzokide, lagun eta belaunaldi elkartu dira festenaurkezpenean, eguraldiaren aurreikuspenak kaskarrak izan arren, auzo izaerari eta bizikidetzari eusteko konpromisoa berriz agertzeko. Alde Zaharrean bizitzea gero eta zailagoa egiten ari dela ere salatu dute: etxebizitza turistikoen ugaritzea, freetour-en etengabeko joan-etorria, plaza eta espazio publikoen komertzializazioa edota gazteentzako prekarietatea dira auzokideek aipatutako arazoetako batzuk. Hala eta guztiz ere, irmo mantentzen dira: “Ez gara lau tantarekin kikilduko”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Atletismoa

ol. Mai 16 , 2025
Atletismoa, Kirol Eskirol saioan. Bilbo Hiria irratiaren uhinetan, Claudia Villalante atletak hesi jauzilaria izateko sekretuak kontatu dizkigu, metro laburretan jauzika! Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi du eta “Suzko gurdiak” pelikula zabaldu dugu opari; Julen Zelaieta Xorroxin Irratiaren Xoriak kantu eta kontuak ekarri, Maite Sarasola bertsotan izan dugu, musika… On egin. […]

Honekin lotuak