Gizartearen eta kultura garaikidearen “lokailu” bihurtu nahi dute Bilboko Azkuna zentroa. 2019-2023 urteetarako ondu duten proiektu estrategikoa aurkeztu du Fernando Pérez zuzendari berriak. Duela bost hilabete iritsi zen Azkuna Zentroa zuzentzera. Berarekin batera jarritako ildoen inguruan mintzatu gara. Gizartea eta kultura garaikidea lotzeko espazioa izan nahi du alondegiak, eta espazioa eta programa norabide horretan egokituko dutela azpimarratu du. Hamar urte beteko ditu datorren urtean, garai bateko alondegian, Alhóndiga izenarekin ateak zabaldu zituen kultura zentroak. “Aisialdirako eta kulturarako zentro gisa sortu zena gizarte eta kultura garaikideko zentro bilakatzea nahi dugu”, esan du Pérezek.
Deskargatu hemen.